Zer da ERRONKA

Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako Ikastoletako DBHeko mailetako gazteentzako proba.

13-16 urteko gazteak, festa egunetan, parte aktiboa izan dezaten martxan jarri dugun ekintza ikuskizuna.

ZER MOTATAKO PROBAK?

Proba bizi eta zirraragarriak izango dira, taldeka gainditu beharrekoak. Batetik, ikasleen abilezia, indarra eta abiadura neurtuko dira. Bestetik, buruargitasuna, jakintza orokorra eta euskaltzaletasuna ere frogan jarriko dituzte proba hauek.

Jai bakoitzak bere probak izango ditu, ikus bakoitzeko erlaitzean.

ERRONKAREN IZAERA

Ikastolak eta bertako ikasleak protagonista bilakatzen dira, herri ezberdinetako ikasleak, elkarrekin, egun paregabean parte hartuz eta Ikastolen Jaietara datorrenari ikuskizun ederra eskainiz.

Erronkak, ikasleari asko emango eta ematen dio, baina ikasleek Ikastolen Jaiei ere ematen die, egitarauetako ikuskizunik bereziena izateraino. Ondo pasatuz, ondo pasaraziko baitute. Eta noski Euskaraz!

NON OSPATUKO DA?

Ibilaldia, Araba Euskaraz, Kilometroak eta Nafarroa Oinez, ibilbideetan zehar egongo diren guneetan ospatuko da, festan parte hartzen duten denentzat ikusgai.

Ikastolen jaien egunetan ospatuko dira:

  • Ibilaldia, maiatzaren 29-an Durangon.
  • Araba Euskaraz, ekainaren 19ean Agurainen.
  • Kilometroak, urriaren 2an Bergaran.
  • Nafarroa Oinez, urriaren 16an Lodosan.

EPEAK ETA EGUNEKO EGITARAUA

Jai ikastola bakoitzari dagozkion epe eta egitaraua, bere fitxan PROBAK atalean, xehetasunak ikusgai