Probak

IBILALDIA 2017
ERRONKA
 
14 eta 16 urte arteko gazteei zuzenduta dago. Proba dibertigarriak prestatu dira, zeinekin gune ezberdinak ezagutu ahal izango dira era ezberdin batetan.
Taldeak 10 kide izan behar dituzte eta mixtoak izan behar dira, taldekideetariko bat kapitaina izanik taldearen bozeramaile bezala.
 
 
HARRERA:
Goizeko 10:00etan 4. gunean!! Kamisetak banatuko dira, Momentu honetan probak aurkeztuko zaizkio talde bakoitrzeko kapitainei.
 
• Froga 1:
Talde bakoitzeko 6 parte hartzailek zapitxora jolastuko dira, bola erraldoien barruan.
 
• Froga 2:
Beste lau kideak, auto itzuak proba egingo dute. Binaka jarrita, euretariko bat gidaria izanik eta bestea auto itzua, ikusi Gabe zirkuito batetik gidatuko du, bi taldeen denboran gehiketa egingo da, sailkapenerako.
 
• Froga 3:
3. gunera joango gara. Berriro ere taldea banatuko dugu. Lehenego, 7 kide FARAOIAREN PROBAN hartuko dute parte.
10 pika jarriko dira lurrean eta beraien gainean tablero bat aulki batekin. Kide bat jesarriko da aulkian eta tableroa piken gainetik irristatu behar da, beste kideek atzean geratzen diren pikak aurrean jartzen.Ibilbidea egiten duten bitartean, hasieran jasotako bi esaldi gogoratu behar izango ditu faraoiak, eta heltzerakoan epaileari esan. Denbora gutxiagoan egiten duenak, esaldiak ondo esanez irabazten du.
 
• Froga 4:
Beste 3 kideek elikagai batzuk emango zaizkie eta pintxo hotzak egin beharko dituzte. Ebaluatzeko irizpideak hurrengoak izanik.
         Aurkezpena
        Originaltasuna
        Zaporea
        Garbitasuna eta ordena.
 
• Froga 5:
Lehenengo gunean, partaide guztiak SPARTAN RACE batetan hartuko dute parte.
 
ERRONKA / Finala
Finalera bost talde helduko dira.
Finaleko lehenengo froga, kokapenekoa izango da, partaideei mapa bat emango zaie, hemen, froga azteko behar duten materiala zelan aurkitu esplikatuko zaie pisten bidez. Behin materiala aurkituta (arnesak sokak eta abarrekoa) frogaren lehenengo partea hasi daiteke.
 
 
Finala
Asalto sare bat jarriko da fatxada batean, sarearen goiko partean zapiak egongo dira lotuta talde bakoitzeko bost zapi egongo dira, partaide bakoitza sarearen gorarte igoko da zapiaren bila, behera heltzen denean zapiaren truke puzzle pieza bat ematen diote, bost pieza osatzen dituenean puzzleari buelta ematen dio, han argazki bat aterako da hau acro sport figura bat izango da taldea hau egin beharko du, hau egiten dagoen bitartean matematika buruketa bat, garatu beharko du, bukatzerakoan korrika banderaren bila joan beharko da. Irabaziko du bandera lehenengo lortzen duena.
 
 
KRONOGRAMA
Aurkezpena 10:00 Gune 4
Lehenengo froga
Bigarren froga
10:30 Gune 4
Hirugarren froga
Laugarren froga
11:30 Gune 3
Bostgarren froga 12:30 Gune 1
Finala 14:00 Gune 1

 

PUNTUAZIOA:
Puntuak proba bakoitzean hurrengo taulan agertzen den bezala emango dira.

Lehenengo 10 puntu
Bigarrena 9 puntu
Hirugarrena 8 puntu
Laugarrena 7 puntu
Bostgarrena 6 puntu
Seigarrenetik hamargarrenerarte 5 puntu

 

SARIAK:

1.saria: mobil bat (talde irabazlearen taldeko bakoitzarentzako).
2. saria: Sopuerta Abenturan egun pasa (talde irabazlearen taldeko bakoitzarentzako).